Aralarko basoak

Nafarroako iparraldean gaude, ibar berdeetan antolatutako lurralde batean: hainbat ibai nagusik bustitzen dute, eta Aralarko mendilerroak, Urbasak eta Andiak inguratzen.

Ibar eta mendi horiek, berriz, basoen baso izugarri batek zeharkatzen ditu alderik alde, gune natural berezi bat osatzeraino; hortxe bizi izan dira urte askoan elkarrekin natura eta gizakiak, tokia elkarrekin partekatuz, elkarlanean zein borrokan.

Harreman horrek berekin ekarri du izateko modu bat, kultura mota bat, natura ulertzeko modu jakin bat eta bizitza interpretatzeko ikusmolde bat, denboraren joanean arrastoa uzten eta utzi duena.

Basoetan, pagoak, ehun urtetik gorako haritzak, gaztainondoak eta hurrondoak daude apaingarri; basurdeak, orkatzak, hontzak eta azeriak bizigarri; monasterioak eta mila urtetik gorako trikuharriak gizakien adierazgarri; larre landuak latxa artaldeen, behien, behorren eta zaldien bazkaleku. Baso magikoak dira, herri eta baserriak ageri dituztenak nonahi, inguru horretako mundua modu batera ulertzen duen jendearen bizitoki.

Paseoan ibiltzea oinez, bizikletaz zein zaldiz; horrelako ingurune pribilegiatu batean bisitan ibiltzea, autoz; tokiko jendearekin hitz egitea, haien kulturaz jabetzea, haien bizimoduari erreparatzea. Halako zereginetan ere goza dezake bisitariak.

Aralarko basoak
Aralarko basoak
Aralarko basoak
Aralarko basoak
Aralarko basoak