Gozatzeko

turismo

Basoz eta zelaiz inguratuak izaki, Aralarko mendilerroaren eta Urbasaren babespean, natur paisaia erakargarri baten osagai dira hango ibar berdeek: Larraun, Imotz, Araitz, Ultzama, Leitzaran eta Sakana.

Ezin toki hobean gaude, eta ingurune ezinago zoragarria dugu gozatzeko; eta hainbat ostatu abegikor, lasaitasun eta patxada osoz atseden hartzeko. Toki honetako paisaia eta txoko ederrek, berriz, zentzumen guztiak pizten dizkio edonori. Abiaburu ezinbestekoa da, bisita eta txango ezinago ikusgarriak egiteko.

Kultura berezikoa izaki, historia aztarna ugari ditu bazter guztietan, lehengoak eta oraingoak, dasta gozoko gastronomia… Gorputza eta burua gozatzeko, ber-bertan, naturarekiko harremanean.

Denboraz kanpokoa eta abegikorra izaki, urteko edozein sasoitan gozatzeko modukoa da Aralar-Urbasa: bai joan-etorri lasterrak egiteko eta bai egonaldi luzeetarako ere, ezinago erakargarria baita lau urtaroetako edozeinetan ere. Eta ikusgarria, klimaren bilakaera horretako kolore-festa, gure ingurune bereziko opari ederra. Goza ezazu! Gonbidatuta zaude!