Zer bisitatu

  • Gure ibarrak izango dituzu zentzumenen pizgarri: toki ederrak, paisaiaren ehundura berdea, usain eta zapore oroitarazleak.
  • Herri arkitektura berezi eta ahaltsu bat ikusi ahalko duzu: udalerri txikietan antolatutakoa, paisaia han-hemenka zipriztinduz.
  • Gozagarri izango dituzu, besteak beste, zelai berdeak, inguruan pagadiz, hariztiz, garoz, gorostiz eta elorriz osatutako basoak dituztenak; ardi, behi eta behorren taldeak, bai eta basurde, orkatz eta azerien multzoak ere; erreka eta ibaiak, ur garden-gardenen ubide; leize eta simak, lurreko erraien erakusgarri; gune babestuak.
  • Bisitatzeko, berriz: museoak, etxaldeak, gaztandegiak, eskulangileak, interpretazio zentroak. Ibilaldiak, noranahi: Iruñera, Donostiara, Bilbora eta euskal kostaldeko hainbat herri eta hondartzatara.
     

Gure eremuan

Aralarko mendilerroa

Toki zoragarria da bisitariarentzat, bidezidor ohikoetatik eta ez hain ibilietatik barrena gozatu ahal izango baitu. Pagoak, ehun urtetik gorako haritzak eta hurrondoak, larrez inguratuta: haiexek dituzte ibiltoki ardi latxek, behiek, orkatzek, sai zuriek, arrano txikiek, putre beltzek eta basakatuek. Horiei guztiei esker da hain aparta hango ingurune naturala.

Natura da Aralar mendilerroko osagai nagusia, baina harriak ere berebiziko garrantzia du. Trikuharri mordoa dago, mendilerro osoan sakabanatuta, gure historiaren erreserba benetakoa izateraino: 60 trikuharri baino gehiago daude.

Natura dute bereizgarri mendi hauek, baina baita magia ere: kondaira ugari biltzen dituen tokia da, mitologiako hainbat pertsonaiaren bizitokia: Mari, Kixmi, jentilak... Teodosio Goñi eta herensugearen kondairaren gertalekua.

 

Mendukilo leizea

Aralarko erreiak, agerian bisitariarentzat, Astizen.

WEB: www.mendukilo.com   

TLF: 948396095

 

Done Mikel aralarkoa

Done Mikel in Excelsis santutegiak mila urtetik gora ditu, Aralarko mendilerroan dago, eta, handik, izugarria da ikusmira. Santutegian, erretaula erromaniko bat dago, Europako esmaltegintzako lanik gorena.

WEB: www.aralarkosanmigel.info

WEB: www.aralar-excelsis.com

 

Urbasa-Andiako parke naturala

Duela milioika urte, behin betiko aldatu zen Zunbeltz edo Lizarraga izeneko ordoki handi eta ezaguna. Izugarrizko hondoratze tektoniko bat gertatu zen, eta hark korridore handi bat ireki zuen Urbasa eta Andiako mendilerro ordurako ezagunen artean. Inguruko zelai zabalek eta pagadi hostotsuek osatzen dute, txandaka, gune babestu horretako paisaia idilikoa. Hegoaldeko erlaitza bat-batean jausten da Ameskoa ibarretan behera, Urederraren sorburuko zirkuko behatoki natural ikusgarria eratzeraino.

WEB: www.parquedeurbasa.es 

 

Plazaolaren bide berdea

Naturaren altxortegi bikaina, Larraun eta Leitzaran ibarrak (Nafarroa) eta Gipuzkoa lotzen dituena. Egokitua dute ibilbidea, bizikletazaleen eta ibiltarien pasealeku gisa.

WEB: www.plazaola.org

 

Peruarri museoa

Perurenatarren museoan familiakoen historia eta bilakaera biltzen dute, eta herri kiroletako material ugari. Leitzatik kanpo dagoen baserri batean dituzte erakusgarri.

TLF: 659701045

 

Orgiko ariztia

Harizti umela da, interes ekologiko eta tematiko handikoa. Lizason dago, Ultzaman.

WEB: www.bosque-orgi.com 

 

Eltsoko erlezaintza museo-etxea

Usadiozko etxe bat da. Ultzama ibarrean dago. Aproposa da, eztien eta erleen mundu zirraragarriaren berri jakiteko.

TLF: 948306619

 

Leitzalarrea

Ibar galdu bat da, eta Leitzatik zortzi kilometrora dago. Izeien baso itzela da.

 

Larraun ibarreko herriak

Herri txiki eta deigarriak, jauretxe handiak ageri dituztenak; paisaia eder baten erdi-erdian daude, klima subatlantiko hezearen eraginpean.

 

Araitz ibarreko herriak

Baserri eta herri ikusgarriak, Mailoak mendien azpian eraikiak.

 

Beteluko Goikola burdinola antzinakoa

XIX. mendeko burdinola bat da. Hara iristeko, Betelutik jo behar da, errege zidorretik barrena.

 

Beteluko artaldia

Baso mediterranearra, lurzoru karetsuan sortua Era Kuaternarioko lehorteetan.

 

Iribasen sorburua

Iribasen sorburuaren eremuan honako hauek ditugu: iturburuak, simak, isurbideak, dolinak eta garai bateko ubideak…

 

"Iturraskarri" ibilbidea, Larraun ibarreko ikuztegi eta herrietatik barrena

Pasealekuak, Larraun ibarreko herrietan barrena.

 

Ultzama-Basaburuko hariztiak

IKL interes komunitarioko leku izendatuak dituzte; landazabal handiak eta harizti zabalak daude.

 

Esne behien interpretazio zentroa

Etxeberri ganadutegirako bisitaldiak. Behiak nola zaintzen dituzten, eta esnea nola ekoizten eta merkaturatzen duten azaltzen diete bisitariei.

WEB: www.lacturale.com   

TLF: 948600449

 

Lurpeko uren interpretazio zentroa (Artetako iturburua)

Iturburuaren atzean ezkutuan dauden lurpeko uren mundu misteriotsua aurkituko dugu.

Herria: Ultzarrun

WEB: www.mcp.es  

TLF: 901502503

 

Arteta etnografia museoa

Nafarroako lurralde historikoari dagozkion etnografia piezak daude: besteak beste, Erdi Arokoak, eta 30eko eta 40ko urteetakoak —orduantxe agertu zen makinismo automatizatua.

Prezioa: Gratuito

TLF: 948328034 – 647950896

 

Urederra ibaiaren sorbura

Ur garden-gardenen zurrumurrua; argi izpiak zuhaitz hostoen artetik, lima berdez jantziz paisaia.

 

Ingurumarietan

Pamplona-Iruñea

Hiri moderno eta abegikorra; jarduera ugari egiteko aukera ematen du.

 

Donostia-San Sebastián

Europako hiri turistiko historikoa; kultur ekitaldi handien gertaleku eta hondartza erakargarrien kokaleku.

 

Euskal kostaldea

Herri politak eta abegikorrak ditu; eta hondartza ederrak bezain erakargarriak, ezin kalitate hobekoak bainularientzat zein surflarientzat.

 

Lizarrako alderdi zaharra eta juduen auzoa

Lizarra, hiri monumentala, Donejakue bidearen abaroan sortua.

 

Upategiak

Upategien ibilbidea. Tradizio handiko upategietarako bisitaldiak, antzinakoetara zein modernoetara: “Ardoaz gozatzen ikasteko, zentzumen guztiez”.

WEB: www.entrevinos.org

WEB: www.rutadelvinodenavarra.com

 

Zugarramurdi eta Sarako leizeak

Leize ederrak; sorginen topaketak, akelarreak, eta hainbat misterio...

WEB: www.visitbaztanbidasoa.com

 

Bertizko jaurerria

Lorategi botaniko ezinago polita eta baliotsua: espezie oso bakanak dituzte.

WEB: www.parquedebertiz.es

TLF: 948592421

 

Iratiko ohiana

Pagoen eta izeien basorik handiena Europa osoan.

WEB: www.selvadeirati.com

 

Erriberriko erdi aroko eraikinen multzoa

Erriberriko gazteluak eta hango esparru harresituak —erromatarren garaikoa baita— multzo historiko eta monumental bat eratzen dute.

WEB: www.olite.es

 

Iratxeko monasterioa / Irantzuko monasterioa / Leireko monasterioa

Iratxeko monasterioa arkitektura monumentalaren opari bat dugu. Leireko monasterioa Nafarroaren bihotz espiritualetako bat da. Irantzuko Santa Maria monasterioa, berriz, Nafarroako zenobio ziztertarraren adierazgarri da.
 

WEB: www.guiasmonasterios.com

 

Oteiza museoa

Jorge Oteizaren bilduma pertsonala hartzen du bere barruan; XX. mendeko eskulturako sortzailerik adierazgarrienetako bat izan zen.

WEB: www.museooteiza.org

TLF: 948332074

 

Senda Viva parkea

Sendaviva Abentura eta Dibertsio Parkea Nafarroako Erriberan dago, Iruñetik hegoaldera, 80 kilometrora, eta Bardeako Natur Parketik gertu.

WEB: www.sendaviva.com 

TLF: 948088100

 

Tolosaldea

WEB: www.tolosaldea.com

 

Vitoria-Gazteiz

Arabako hiriburua da Gasteiz. Bidegurutze batean dago; historiaren joanean toki estrategiko garrantzitsu bat izan da, bai ikuspegi militarretik eta bai merkataritza zein kultura ikuspegietatik ere.

WEB: www.vitoria-gasteiz.com

 

Bilbao-Bilbo

WEB: www.bilbao.net

 

Pagoetako natur parkeko lorategi botanikoa

Aian dago lorategi botanikoa, Zarautz ondoan; 25 hektareako lur eremua hartzen du, eta horietatik hamabost baso autoktonoa dira.